Tolosako Korreo kalera uralita zati bat erori da, haizeak askatuta

Ataria 2018ko apirilaren 7a

Errementari kaleko teilatu batetik askatu du haizeak 1,5 x 1 metro dituen uralita zatia. Korreo kalera erori denean, ez du inor zauritu.

12:30ak inguruan gertatu dela azaldu du Tolosako Udaltzaingoak. Suhiltzaileak Korreo kalera joan dira, eta eskailera baten bidez teilatuetan begira aritu dira, uralita zatia zehazki nondik askatu den ikusteko. Azkenean, Errementari kaleko teilatu batetik askatu dela ikusi dute. Hurrengo pausoa, teilatuan geratu den uralita zatia ondo lotuta uztea izango dela adierazi dute udaltzaingotik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!