Munduko Kopan eskualdeko bi igerilari aritu dira lehian

Erabiltzailearen aurpegia Igarondo Urpekoak 2018ko martxoaren 28a

Igarondo Urpekoak taldeko bi igerilari Munduko Kopan izan dira, Liganano Sabiadoron, Italian. 300 bat igerileri egon dira bertan, eta Irati Lakunzak hiru proba egin ditu. 

100 eskafandran 6. postua lortu du, 400 ur gainekoan 7.a eta 50 ur azpikoan 17.a. Bere markak ez ditu hobetu, baina onenekin aritu da lehian. Maddi Goenagak lehen urtea du senior mailan, eta esperientzia polita bizitu du 50 eta 100 ur gaineko probetan parte hartuz. Emaitza onak tolosarrentzat, irteera zaila zelako; bai aurkariengatik eta baita 20 orduko bidaiagatik ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!