Hiru dimentsioko liburuak egiteko aukera

Erabiltzailearen aurpegia TOPIC Museoa 2018ko martxoaren 28a

Pazko Astea baliatuta sei urtetik goragoko haurrentzat tailerra izango da. 

Topic-en, apirilaren 3tik 6ra, tailerra izango da. Oraingoan, pop up teknika erabiliz ipuinak sortuko dituzte. Ipuin ilustratu eta hiru dimentsioetako ipuinen artean kokatutakoak, hain zuzen ere. Tailerra 09:30-13:00 artean luzatuko da eta sei urtetik gorako haur eta gaztetxoei zuzenduta dago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!