Espainiako Kopako lehen garaipena Caminosentzat

Asier Imaz 2018ko martxoaren 27a

Irene Caminosek indartsu hasi du Espainiako Trial Kopa. Larunbatean, Irantzun jokatutako lehen proba irabazi zuen.

«Lehen itzulia ez nuen gustura amaitu, eroriko batengatik, baina hobetzea lortu nuen hurrengoan» azaldu du sare sozialetan tolosarrak. Kopako bigarren jardunaldia maiatzaren 13an jokatuko da Tarragonan. Hirugarrena Murtzian izango da, ekainaren 3an, eta azkena uztailaren 14an, Irunen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!