740 kilo hondakin atera dituzte, Oria ibaiko garbiketan

Tolosaldeko Ataria 2018ko mar. 26a, 11:35

270 herritar aritu dira ibaia garbitzen; bi urtez jarrian garbitu izanak, hondakin handienak desagertzea ekarri du.

Uraren Nazioarteko Egunaren harira, hainbat egitasmo aurreikusi zituen Tolosako Udalak eta, tartea zen, iazko moduan, Oria ibaia garbitzeko deialdia. Guztiar, 740 kilo hondakin bildu dituzte aurten; 7 metro kubiko.

Martxoaren 17an boluntario lana egitera deitu zituzten herritarrak eta, TAK, Zumardia eta Forest elkartearekin batera, 30 herritar aritu ziren ibaiko eta inguruko hondakinak biltzen. Horiez gain, Herrikide, Laskorain eta Orixe ikastetxeetako 240 ikasle ere aritu dira ibaia garbitzeko lanetan.

Patxi Amantegi ingurumen zinegotziak azpimarratu du, iaz ere ibaia garbitu izanak asko arindu duela ibaiko hondakin mota: "Aurten gehiena plastikoa izan da. Oihalak, aterkiak eta trafiko seinaleak ere bazeuden, baina, esaterako, ez dugu erosketa orgarik, bolardorik eta antzeko hondakinik atera. Iazko garbiketaren aurretik, azkenekoz, 2005ean garbitu zuten ibaia, eta asko nabaritu zuten hori. Ordea, aurten, garbiketa bi urtez jarraian egitea asko nabaritu dugu".

Bide horretan, Amantegik eskerrak eman nahi izan dizkie boluntario lanetan aritu diren herritar eta ikasleei, eta ibaiak tolosarrentzat duen garrantziari jarri nahi izan dio fokua: "Pozgarria da tolosarrak konpromiso horrekin ikustea, izan ere, uraren kalitatea ona den arren, ibaia ez da ura bakarik". Horren harira, aipatzekoa da Tolosako Udala ibaiaren eskaintzak aztertzen ari dela, haren erabilera turistiko eta soziala areagotzeko, "betiere, ibaiaren fauna, flora eta ingurua errespetatuz".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!