Joseba Usabiagak zabaldu du Gure Ardo Txuri Txokoa

Ataria 2018ko martxoaren 24a

Handia filman parte hartu duen aktore tolosarrari omenaldia egin nahi izan dio azokaren antolatzaile den Gure Txokoa elkarteak. 13 upategitako 16 ardo txuri dastatu ahal izan dira eguerdira arte Trianguloan.

Besteak beste Amasako Hika upategiko txakolina dastatu ahal izan da azokan eta gerturatu direnek bost euro ordaindu eta edalontzia eskuratuta nahi adina ardo txuri edan ahal izan dute 14:00ak arte. 1990 eta Orbela tabernek ere jarri dituzte pintxoak Triangulo plazan izan den azoka berezian. 

Iaz berreskuratu zuen Gure Txokoa elkarteak Gure Ardo Txuri Txokoa ekimena, 13 urtetan horrelako ekimenik antolatu gabe egon ondoren. Jende ugari gerturatu da gaurko azokara. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!