Erretirodunak lehen jokoan txapeldun

Ataria 2018ko martxoaren 23a

Gipuzkoako Jubilatuen Txapelketa asteartean jokatu zen Urnietan. Musean 4 eta 8 erregetara, seikora, tutera, txintxonera, eskobara, dominora, puntxera eta tokara aritu ziren. Tolosako jokalariak paper oso ona egin zuten eta hurrengo kanporaketarako txapeldun bezala sailkatu ziren. Apirilaren 12an jokatuko dute Ordizian. Tokan Jose Agirre eta Wenceslao Jimenez izan ziren txapeldunak; puntxean Antxon Iturzaeta eta Juan Bautista Aranzabe eta dominoan Miguel Navarro eta Manuel Gordillo.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!