Andu Martinez de Rituerto, bosgarren Europako Txapelketan

Ataria 2018ko martxoaren 20a

Eskualdeko bi atleta ari dira lehiatzen pista estaliko Europako Master Txapelketan, Madrilen: Andu Martinez de Rituerto eta Juan Carlos Etxebeste.

Atzo goizean hasi zen lehia, eta Martinez de Rituertok 1.74ko jauzia egin zuen luzera jauziko txapelketan. Europako bosgarren sailkatu da Tolosa CF Atletismo taldeko atleta. Ostegunean pentatloiko proban hartuko du parte, osasun arazoak ordurako pasatzen bazaizkio.

Etxebestek, berriz, hiru lasterketetan hartuko du parte. 400 metroko lasterketarekin hasi du txapelketa, eta 1.07ko denbora eginda finalaurrekora pasatzeko txartela lortu du. 60 eta 200 metroko lasterketetan ere ariko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!