Etxerat Elkarteak Batzar Nazionala egingo du igandean, Tolosan

Ataria 2018ko martxoaren 19a

Etxerat Elkarteak XVII. Batzar Nazionala ospatuko du igandean, martxoak 25, Tolosako Leidor Aretoan, urteko balantzea egin eta hemendik aurrerako lanaren planifikazioa aurkezteko.

Euskal preso eta iheslari politikoekin ahaidetza edo adiskidetasun loturak partekatzen dituen pertsona orori dei egin dio Etxeratek. Batzarra goizeko 10:00etan hasiko da.

"Gertakizun garrantzitsuak suertatu dira. Urte honen balantzea oso mingarria izan den arren, badira gure itxaropena eta gure lanerako gogoa suspertzen dituzten zantzuak: Bai gizarte zibila zein erakundeak gero eta inplikatuago daude; indar politiko eta sindikalak gero eta inplikatuago daude; eta salbuespeneko espetxe-politiken ondorio larriei buruzko ezagutza eta kontzientziazio soziala gero eta handiagoa da", azaldu du Etxeratek prentsa ohar bidez.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!