Cristina Santolariak egindako lana eskertu du Topic-ek

Mikel Iraola 2018ko mar. 19a, 10:20

Nazioarteko Txotxongilo Egunaren bueltan emanaldi berezia eskaini du Topic Zentroak asteburuan. Besteak beste, Cristina Santolaria, Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionaleko antzerki zuzendari ohia omendu dute Topic-ek eta Tolosako Ekinbide Etxeak.

Lehenago egin nahi izango luketen omenaldia egin zioten Topic Zentroak eta Tolosako Ekinbide Etxeak, larunbatean, Cristina Santolariari.

"Batzuetan ezin izaten dugu kargu konkretu bat duten pertsonen lana eskertu aktibo dauden bitartean. Lausengatzen ariko ginela pentsatuko lukete. Bada, oraingoan, omenaldi hori egiteko moduan gaude". Idoya Otegik hitz horiekin hasi zuen omenaldia. Izan ere, erretiroa hartu duela aprobetxatuz, Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionaleko antzerki zuzendari ohiak txotxongiloekin egindako lana eskertu nahi izan zuten. "Asko zor diogu", aitortu zuen Otegik.

Julian Lakunza, TEEko presidentea, eta Idoya Otegi Topic Zentroko zuzendariaren eskutik oroigarria jaso zuen Santolariak. Bertan ziren Tolosako Udaleko ordezkariak ere.

Santolariak pozez hitz egin zuen: "Topic gai izan da erakunde asko espazio bakar batean biltzeko, eta hori askok ez dute lortzen. Hemen egiten dena aparta da".

Hilaren 21ean, datorren asteazkenean, ospatuko den Nazioarteko Txotxongilo Egunaren bueltan antolatu zuten omenaldia. Ostiralean eman zieten hasiera ospakizunei, 'Búho & Maravillas. 30 urte' erakusketaren inaugurazioarekin. Larunbatean, omenaldiaren aurretik, Granadako La Rous konpainiak 'Hilos' antzezlana eskaini zuen, eta Werewere-Liking Gnepo diziplina anitzeko artistak Nazioarteko Txotxongilo Egunerako idatzitako mezu ofiziala irakurri zuten.

Txotxongiloaren Nazioarteko Egunerako UNIMA 2018 Mezua:

Buru zizelkatu bat
Aurpegi margotu bat
Gizakia ote
Animalia ote
Edo landarea agian,
Sustrai edo hosto lehorrez egina
Minerala ote
Harriaren masan zuzenean zizelkatua
Edo metal kopuru handia duen buztinean
Edo soilik goma-aparrezko edo trapuzkoa ote...
Maite dugun izakia da edo irudikatzen du
Arbaso bat edo Espiritu zaintzaile bat
Baina botozko estatua bat izan liteke
Maskara bat edo panpina bat
Txotxongilo berezitasina ematen diona
Animazioa da:
Maskara bat edo panpina bat daramagu
Monigote bat astintzen dugu
Bizitza ematen diogu Txotxongilo bati...
Animatzeko gai izanez gero
Makila bat ere izan daiteke
Aterki bat, esku bat edo oin bat
Bizitza autonomoa duela irudikatzeko gai bada
Nortasuna duela islatzeko, izaera eta guzti,
Proiektu eta guzti, helburu edo patu eta guzti
Bizitza bat daramala edozein izakik bezala
Bere animatzaileari, bere Sortzaileari lotutako bizitza:
Bizitza dialektiko bat, batzuetan patetikoa,
Komikoa eta fantastikoa maizago...
Ez dugu txotxongiloari buruz hausnartu
Sormen zabalari buruz hausnartu gabe
Eta are gutxiago Bizitzaren sorrera aipatu gabe
Batez ere, tartean autonomoak diruditen
Izaki bizidunak baditugu
Zeinetan haien dependentzia eta interdependentzia
Animazio hutsetik haratago baitoa
Harik eta manipulazio hutsa bilakatu arte...
Ezin dugu Sortzaileari buruz hausnartu
Eta burla-klase honi buruz
Barruan dituen galdera saminak
Geuretzat beste burla bat bilakatu gabe:
Umearen begiradan guregan
Eta gure ikusle bakoitzarengan eragiten duena.
Zeren burla horrek ematen baitigu
Desesperaziotik eta Inpotentziatik ihes egiteko bidea
Intolerantziaren eta Bortxakeriaren
Etengabeko hazkundearen aurka.
Behar-beharrezkoa da haurraren begirada hori
Irudi animatu hauengan sinisteko
"Ndjundju" honengan edo "Kakamu" honengan
"Sogos Ba eta bere Sogos Denw" hauengan
Batzuetan hain fin eta erakargarri dira
Hain arraroak eta beldurgarriak maiz
Ezen haiengan arreta jartzen dutenak
Izutzen eta miresten baitituzte
Baina erabat liluratuta uzten gaituzte
Gure arreta eta asmo guztia lortzen dute
Magian sinestaraziz, eta mundua eta bertako ohitura guztiak
Aldaketzeko aukeran sinestaraziz
Edo Txotxongiloak onartzen ditugu
Aditzen dugu hitzik gabe kontatzen dutena
Haien begiak eta ahoak miresten ditugu zoragarri imitatuak
Eta irudikatu baitira Gure Txotxongilo Sozialak:
Politikoak, Erlijiosoak, Gizonak eta Emakumeak
Boterearen eta Negozioaren seinale
Gehienetan mafiosoak
Eta hain biziki maltzurrak
Hunkitzen gara Inork zentsuratu edo bonbardatu gabe
Dena islatzen dutela ikustean.
Gurean ere, Afrikan,
Haiek dira, jarduten dute Erregeren bufoi
Haiena den boterea dute
Izateko gai dira, Izateko gauza
Dohain bat dira, ondare bat
Egiten dakitenak dira
Belaunaldiz belaunaldi
Ekitea dira
Ludikoak izan aurretik
Garai epikoetako arteak dira
Non egun zelatatuegi dagoen hitzak Eskudoak behar dituen
Alargunak eta umezurtzak babesteko
Sortzaileen eta sortutako izakien hauspo horiek...
Bermea ematen diote askatasunari
Zapaldu gabeko unibertsoak amesteko Non fabrikazio teknikak
(Bai genetikoak bai teknologikoak)
Eta animaziokoak bereziki
Lehiatzen diren
Manipulazioen plaza mundialean
Eta merkatutik dagokiena hartzen dute
Baita haien merituaren araberakoa den
Leku ohoretsua ere
Afrikako txotxongiloak
Plazara datoz
Haien istorio atipikoa azaltzera Edertasun eta misterioz beterik
Ametsez eta mirariz beterik
Gizateriaren iruditerian
Benetako haurtzaroaren
Betikotasuna eskaintzera
Eta, Txotxongiloaren 2018ko ospakizun mundialean
Bereziki harro eta pozik nago aukera honengatik
Txotxongiloaren Nazioarteko Elkartearen Mezua eraman ahal izateagatik
Arte mota honen alde egin nahi dut
Zeren, Gizateriaren kontzientzia
Oraindik badauka aberastasunik emateko Ondare honek
Eta estimatuko nieke misio eder hau eman didaten guztiei
Hementxe, nire aitorpen eta errespetua jasoko balute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!