Luis Mari Gartzia hil da

Ataria 2018ko martxoaren 18a

Irudia: Tolosa Kaxoia

Tolosako Musika Bandako zuzendari ohia gaur goizaldean zendu da urte luzeko gaixotasun baten ondorioz.

1983. urteko San Joan jaietan hartu zuen Tolosako Musika Bandaren zuzendaritza, Ruiz Bona, garaiko zuzendariaren heriotzaren ostean. Aurrez, klarinetea jotzen zuen bandan bertan, eta zuzendariorde izan zen.

2012ko otsailaren 12an zuzendu zuen azkenekoz Tolosako Musika Bandaren kontzertu bat. Hain zuzen, inauterien pregoi kontzertua izan zen, eta amaieran, Tolosako Udalaren Udal Txistulari Bandaren eta Musika Bandaren omenaldia jaso zuen. Enrike Arostegik hartu zuen bere lekukoa.

Besteak beste, Luis Mari Gartzia Artetxek moldatu zituen gaur egun bandak inauterietan jotzen dituen abestiak. Eduardo Mocoroa Musika Eskolako klarinete irakasle ere izan zen, 2007. urtean erretiroa hartu zuen arte, baita Santa Maria Musika Kaperako zuzendari ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!