Haurren Hiriak 4. saioa egingo du larunbatean, guraso eta aiton-amonekin

Ataria 2018ko martxoaren 15a

Haurren Hiriak laugarren saioa egingo du, larunbatean. 40 pertsona inguruko bilduko dira, eta taldeko haurren aitona-amonak eta gurasoak izango dira protagonista nagusiak.

Larunbat honetan, martxoak 17, 16:30etik aurrera Arantxa Orbegozo artistak egindako marrazki erraldoi bat margotuko dute denen artean, Zerkausian.

Irudiak belaunaldien arteko harremanak irudikatuko ditu, hori baita IV. Haurren Hiriaren gaia: belaunaldien arteko transmisioa. 4. saioa, haur nerabe, eta gazteen arteko elkarlanerako sormen ekintzetarako eta belaunaldi ekintzailetzarako gune izango da, Tolosatzen ekimenean, herritarrek, 'Gazteria' mahaian egindako eskaerarekin bat eginez.

Haurren Hiria

Duela 4 urte jaio zen Haurren Hiria egitasmoa, Tolosako neska mutilei ahotsa emateko helburuarekin. Lau ikasturteotan, aurtengoa barne, espazio publikoa, aisialdi eskaintza, udal ekipamenduak eta belaunaldien arteko harremanak izan dituzte aztergai, hurrenez hurren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!