Belakok hiru sari irabazi ditu MIN Musika Independentearen sarietan

Ataria 2018ko martxoaren 15a

Artista, zuzeneko eta bideoklip onenaren sariak irabazi ditu Lander Zalakain tolosarraren Belako taldeak Espainiako Estatuko MIN Musika Independentearen sarietan.

Belako laukoteak arrakasta izugarria izan du MIN sari independenteetan. Lau izendapen zituen, eta azkenean, hiru sari eskuratu ditu: artista, zuzeneko eta bideoklip onenen sariak, hain zuzen. Azken sari hau, Render Me Numb kantaren bideokliparekin eskuratu du:

Bart Madrilen egindako sari-banaketan, ordea, Maria Arnal i Marcel Bages bikotea izan da garaile nagusia, lau sari eskuratuta: disko onenarena, artista berri onenarena, abesti onenarena eta pop disko onenarena. Belakoko taldekideak ez ziren galan izan, Mexiko eta Austin (AEB) inguruan bira hasiko baitute berehala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!