Tolosa CF, sendo bigarren postuan

Ataria 2018ko martxoaren 14a

Tolosak puntuak pilatu eta pilatu jarraitzen du, liderrari presioa sartuz. 0-2 irabazi du Touring-en aurka, Aste Santuko oporraldira bitarte garaipenak pilatzea du helburu.

Une gozoa bizitzen ari da Tolosa CF. Bolada onean dira Ander Avellanedaren mutilak, eta asteubruan beste garaipen bat eskuratu dute azken sailkatuaren aurka.

Touringek oraindik ez du garaipen bat bera ere lortu, baina horrek ez zuen esan nahi partida erraza izango zenik. Azkenaldian gauza asko aldatu dituzte errenteriarrek eta dirudiena baino konplikatuagoa da euren aurka irabaztea.

Galde diezaietela, bestela, Tolosako jokalariei. Aurrea hartzea kosta zitzaien talde urdinari. Atsedenaldian hutsean zegoen markagailua, baina bigarren zatiaren hasieran lortu zuten aurretik jartzea. Urruzolak bere atean sartu zuen baloia 55. minutuan, 0-1ekoa jarriz. Bereziartuak egin zuen bigarren tolosarren bigarren gola, 68. minutuan.

Aste Santuko geldialdiaren aurretik, bi neurketa garrantzitsu jokatuko ditu Tolosak. Larunbatean sailkapeneko seigarren postuan dagoen Bergara hartuko du Berazubin, 16:30ean. Hurrengo jardunaldian, berriz, Mondraren aurka neurtuko ditu indarrak, Arrasaten.

Pos.   Taldea Puntuak JP IP BP GP EA AT KT 
1    ORDIZIA K.E. 54   24   17   3   4   0   50   13  
2    TOLOSA C.F. 49   25   15   4   6   0   51   26  
3    HERNANI C.D. 47   25   14   5   6   0   42   18  
4    PASAIA K.E 45   25   13   6   6   0   38   28  
5    MONDRAGON C.F. 43   25   12   7   6   0   31   19  
6    BERGARA K.E. 42   25   12   6   7   0   38   25  
7    ZARAUTZ K.E. 40   25   12   4   9   0   37   33  
8    AMAIKAK BAT K.E. 38   25   11   5   9   0   39   35  
9    MUTRIKU F.T. 38   25   10   8   7   0   47   33  
10    AÑORGA K.K.E 32   25   8   8   9   0   34   35  
11    ARETXABALETA K.E. 31   24   8   7   9   0   26   23  
12    REAL UNION CLUB SAD 31   25   9   4   12   0   26   30  
13    OIARTZUN K.E. 29   25   8   5   12   0   28   30  
14    HONDARRIBIA F.E 29   25   7   8   10   0   31   39  
15    BETI GAZTE K.J.K.E. 27   25   7   6   12   0   30   39  
16    UROLA K.E. 23   25   5   8   12   0   29   43  
17    VASCONIA C.D. 19   25   4   7   14   0   32   50  
18    TOURING C.D. 3   25   0   3   22   0   8   98  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!