M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2018

Tolosako udaletxeko emakumeek ere bat egingo dute M8-ko grebarekin

Itzea Urkizu Arsuaga 2018ko martxoaren 7a

Tolosako Udaleko emakumeek martxoaren 8ko nazioarteko grebara batzea erabaki dute, Emakumeok planto! deialdia babestuz.

Iragarri dutenez, 11:00etako lanuztera batuko dira, eta 11:30ean elkartuko dira, guztiak, Emakumeok plazan. Bertan, oihal morez apainduko dute ingurua eta, ondoren, 12:00etako deialdira bertaratuko dira, Trianguloa plazara. Bertan, mobilizaziora deitu dituzte eskualdeko emakumeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!