Zortzi ikastaro berri eskainiko ditu Jabetze Eskolak, udaberrian

Tolosaldeko Ataria 2018ko mar. 5a, 15:44
Argazkia: Tolosako Udala

Aurrez harrera ona izan duten ikastaro zenbait berriro eskainiko dituzte, eta gai berriei ere helduko diete; izen-emateak zabalik dira, jada, kultur etxean.

Datorren hilaren 20an ekingo diote udaberriko Jabetze Eskolako eskaintzari eta, maiatza amaierara bitarte, zortzi ikastaroz eta hitzaldi batez ahalduntzeko aukera izango dute eskualdeko emakumeek. Lau jarduera euskaraz izango dira, eta beste lau gazteleraz, eta Tolosako Udaleko Berdintasun Sailak kontuan izan du aurreko hiruhilekoetan ikastaroek izandako harrera; arrakasta izan duten ikastaro zenbait berriro programatu dituzte, eta gai berriak ere jorratuko dituzte.

Berrikuntzei dagokienez, rap tailerra izango da, batetik, Nerea Loron La Furiaren eskutik. Bestalde, Nerea Redondok Gure sentimenduak landuz, gu geu onartuz ikastaroa eskainiko du. Mendi orientazioari dagokionez, aurrez eskainitako ikastaroaren jarraipena izango da hiruhileko honetan eta, azkenik, Adineko emakumeak: enplegua, zaintza eta pentsioak hitzaldi irekia eskainiko dute Arantxa Corralesek eta Isabel Otxoak.

Saio eta ahalduntze-esparru berriekin batera, azken urteotan arrakasta izan duten beste lau ikastarotan izena emateko aukera ere izango dute emakumeek: batukada Feminista, Arantxa Vicedok eta Ainara Sarasketa prestatzaileek bideratuta; Munduko Emakumeen Literatura tailerra Mertxe Trancherekin; Pepa Bojó Ballesterrekin Autoestimua eta Jabetzea ikastaroa; eta Zaindu geure burua zainduz: emakume zaintzaileentzako tailerra Kontxi López Soriarekin.

Jabetze Eskolako ikastaroetan izena emateko aukera zabaldu dute jada eta, ohiko moduan, Tolosako kultur etxera bertaratu beharko da horretarako, edo mezu elektroniko bidez egin beharko da; jarduerak hasi baino bi egun lehenago itxiko dituzte zerrendak. Kultur etxeko ordutegia 10:00etatik 13:00etara bitartekoa da goizez, eta 16:00etatik 19:00etara bitartekoa, arratsaldez. 943 67 03 83ra dei daiteke, eta baita  berdintasuna@tolosa.eus -era idatzi ere.

Azkenik, aipatzekoa da, Tolosaldea Garatzeneko migrazio sailak Guretzako bazkariekin jarraituko duela udaberrian ere. Txelo Berra Mur izango da dinamizatzailea, eta topaketa guztiak 13:00etan egingo dituzte. Zehazki, Euskal Herriko jakiak dastatuko dituzte martxoaren 25ean, Errumaniakoak apirilaren 21ean, eta Nikaraguakoak maiatzaren 26an.

JABETZE ESKOLA 2017-2018, Udaberriko eskaintza

 

BATUKADA FEMINISTA

Irakasleak: Arantxa Vicedo Rubio eta Ainara Sarasketa Alberdi

Egunak: Martxoak 20. Apirilak 17. Maiatzak 8, 22. Ekainak 5 (eta irteera) (astearteak)

Ordutegia: 18:30-20:30

Lekua: San Estebango Auzo Elkartea (Ferialekua)

Euskaraz

5€

 

MUNDUKO EMAKUMEEN LITERATURA

Irakaslea: Mertxe Tranche Iparraguirre

Egunak: Martxoak 21. Apirilak 11. Maiatzak 2, 23. Ekainak 13 (asteazkenak)

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: Tolosako Udal Liburutegia

Gaztelaniaz

5€

 

AUTOESTIMUA ETA JABETZEA

Irakaslea: Pepa Bojó Ballester

Egunak: Apirilak 9, 16, 23. Maiatzak 7, 14, 21, 28. Ekainak 4 (astelehenak)

Ordutegia: 15:00-17:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Gaztelaniaz

10€

 

GURE SENTIMENDUAK LANDUZ, GU GEU ONARTUZ

Irakaslea: Nerea Redondo Otamendi

Egunak: Apirilak 10, 24. Maiatzak 15, 29. Ekainak 5 (astearteak)

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Triánguloa)

Euskaraz

5€

 

RAP-TAILERRA JABEKUNTZA FEMINISTA LANTZEKO

Irakaslea: Nerea Lorón LA FURIA

Egunak: Apirilaren 13tik (ostirala), 5 saio

Ordutegia: 17:30-19:30

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Gaztelaniaz

5€

 

ZAINDU GEURE BURUA ZAINDUZ: EMAKUME ZAINTZAILEENTZAKO TAILERRA

Irakaslea: Kontxi López Soria

Egunak: Maiatzak 3, 10, 17, 24, 31 (ostegunak)

Ordutegia: 15:00-17:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Gaztelaniaz

5€

 

MENDI ORIENTAZIOKO II. IKASTAROA

Irakaslea: Patri Espinar Labian

Egunak: Maiatzak 9 (asteazkena). Maiatzak 12, 19, 26 (larunbatak)

Ordutegia: Asteazkena, 17:30-19:30/20:00. Larunbatak, 9:30-13:30

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa) eta inguruko mendiak

Euskaraz

5€


 

ADINEKO EMAKUMEAK: ENPLEGUA, ZAINTZA ETA PENTSIOAK

Hizlariak: Arantxa Corrales (Pentsioduna. Duintasuna Elkartea) eta Isabel Otxoa (ATH-ELE Elkartea eta UPV/EHUko irakaslea)

Eguna: Maiatzak 10

Ordua: 18:00-20:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Euskaraz

 

GURETZAKO: JATORRI EZBERDINETAKO EMAKUMEENTZAKO GUNEA

EMAKUME BAZKARIAK

Irakaslea: Txelo Berra Mur

Ordua: 13:00

Lekua: Ereite Elkartearen lokala (San Esteban, 20)

Egunak: Igandeak

  • Otsailak 25. Maroko
  • Martxoak 25. Euskal Herria
  • Apirilak 21. Errumania
  • Maiatzak 26. Nikaragua

EMAKUME ZAINTZAILEAK ZAINDU

Irakaslea: Bidez Bide Elkartea

Eguna: Martxoak 24 (larunbata)

Ordutegia: 17:30

Lekua: Villabonako Subijana Etxea


BESTETASUNA-REN ERAIKUNTZA EUROPARRA ZINEMAREN BIDEZ

Irakaslea: Andrea Ruiz Balzola

Eguna: Maiatzak 21 (astelehena). Nazioarteko Kultur Aniztasunaren Eguna

Ordutegia: 18:00-21:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!