Flandriako ikasleak Orixe BHIko ikasleekin trukean

Tolosaldeko Ataria 2018ko martxoaren 2a

Argazkia: Tolosako Udala

Joan den igandean iritsi ziren Tolosara, eta bihar itzuliko dira beren herrira.

Klima aldaketaren eta jasangarritasunaren bueltako erronka lokalak izan dituzte hizpide, Tolosan, astebeteko egonaldian. Hasi berria den proiektua da eta Flandriako Menen herriko 16 ikaslek eta Orixe institutuko beste hainbeste izango dira lehen parte-hartzaileak. Patxi Amantegi, Tolosako alkateordeak egin zien harrera ofiziala Tolosako Udalean.

Joan den igandean iritsi ziren Tolosara, eta bihar itzuliko dira beren herrira. Ingurua ezagutu, Orixeko ikasketa plangintzan parte hartu eta gaiarekin lotutako hainbat zentro eta enpresa bisitatu dituzte. Tolosako ikasleek, trukean, Menen hirira bidaiatuko dute apirilaren 14tik 21era. Amantegik Tolosaz gozatzeko gonbita luzatu zien eta lantzen ari diren proiektuaren balioa jarri nahi izan zuen mahai gainean

Tolosako Udala ere, Agenda 21 programaren bitartez, klima aldaketaren gaia lantzen ari da herriko gaztetxoekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!