'Mami Lebrun' antzezlanak irabazi du Donostia Antzerki saria

Tolosaldeko Ataria 2018ko otsailaren 27a

Xake produkzioak konpainiaren antzezlana Topic zentroan estreinatu zen, 2016ko maiatzean; Xabi Ormazabal tolosarrak eta Kepa Errastik sortu zuten konpainia, 2015ean.

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak euskarazko antzezlan bati egiten dioten aitortza da, eta konpainiaren lehen antzezlanak jaso du errekonozimendua. Mami Lebrun-ek "ikuslea hunkitzea" lortu duela azpimarratu du epaimahaiak, eta "diziplina asko uztartzen asmatu" egin dutela.

Donostia Antzerki saria irabazita, Xake konpainiak 12.000 euroko saria jasoko du, eta obra Victoria Eugenia antzokian eskaintzeko aukera izango dute, martxoaren 27an; orduan emango diete saria.

Xake konpainia Kepa Errasti aretxabaletarrak eta Xabier Ormazabal tolosarrak sortu zuten, 2015ean, eta urtebetera estreinatu zuten Mami Lebrun. Obrako protagonistetako bat da Errasti, eta Tolosan bizi da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!