Tolosako zinegotzi kargua utziko du Maria Lasak

Tolosaldeko Ataria 2018ko ots. 26a, 20:00

Kristina Pelaezek hartuko du udalbatzako eserlekua, ia ziur, martxoko osoko bilkuran.

Tolosako EH Bilduko udal taldeak iragarri du, Maria Lasa zinegotziak orain arteko kargua utziko duela bihar, ohiko osoko bilkuran. Bere lekuan, Kristina Pelaez hasiko da udal taldean lanean.

EH Bilduk, ohar batean, "oposizio lanak militantzia handia" dakarrela azpimarratu du eta, horri lotuta, "oso zaila" dela lan profesionala eta udaleko erritmoa uztartzea: "Zinegotziok 2015-2019 agintaldiko ia 3 urteotan, ahal izan dugun neurrian egokitu dugu gure bizitza, baina, batzuetan ezinezkoa suertatzen da. Zentzu horretan, Maria Lasak bere ezintasuna azaldu du ardura instituzionalak modu egokian buru ahal izateko", diote.

Tolosako EH Bilduk, horrela, eskerrak eman nahi izan dizkio Maria Lasari, eta "bidelagun izaten jarraitzea" espero dutela.

Aldaketaren aurrean, Tolosako Udaleko oposizioak aurreikusi du, Kristina Pelaez kide berriak martxoko osoko bilkuran hartuko duela zinegotzi kargua: "Bere lan politikoa gizarte politiken, hizkuntza politikaren eta hezkuntzaren, kulturaren, festen, gazteriaren eta berdintasunaren bideetara zuzenduko du, nagusiki".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!