Bi atxilotu Tolosan ustezko motor lapurretagatik

Ataria 2018ko otsailaren 26a

Ertzainek 20 eta 19 urteko bi gazte atxilotu zituzten Tolosan, pasa den larunbatean. Atxilotuek aurrekari polizialak dituzte.

Pasa den larunbatean, atxilotuek ibilgailua baztertu zuten presaka alde eginez 17:30ean San Frantzisko kalean. Ertzainek gertaera ikustean, ondoko kale batean gelditu eta identifikazio prozesuarekin hasi ziren. Pasa den ostegunean jabeak jarritako salaketagatik identifikatu zuten Donostian lapurtutako ibilgailua zela. Prozesu horretan, gazteek ertzainei aurre egin eta jarrera oldakor eta desafiatzaile bat azaldu zuten. 

Bi gazteak, ustezko lapurretagatik eta ertzainei aurre egiteagatik atxilotuak, Tolosako guardiako epaitegiaren esku gelditu dira. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!