Imanol Rojo, 35. estilo klasikoan

Ataria 2018ko otsailaren 24a

Argazkia: BAT Basque Team

Eskiatzaile tolosarrak goizean jokatu du Pyeongchang-go Neguko Olinpiar Jokoetako bere azken proba. Iraupen-eskiko 50 kilometroko lasterketan 35. helmugaratu da, eta Sotxin lortutako emaitza hobetu du.

Iivo Niskanen finlandiarrak irabazi du estilo klasikoko 50 kilometroko lasterketa. Imanol Rojok txapeldunak baino 10 minutu eta 48 segundo gehiago behar izan ditu helmugara iristeko.

Atzekoz aurrerako lasterketa egin du tolosarrak, eta azken txanpara 30 onenen artean egoteko aukera izan badu ere, 35. amaitu du. Bi ordu, 19 minutu eta 10 segundoan geratu du kronometroa. Alpensia iraupen-eskiko zentroan jokatu da lasterketa.

Rojok poztik hitz egin du lasterketaren amaieran. "Oso pozik nago. Hauxe izan da orain arte egindako lasterketarik onena, eta aurrera begira jarraitzeko indarra ematen dit", aitortu du. Honenbestez, Rojok amaitutzak jo du aurtengo Neguko Joko Olinpikoetako parte hartzea. Emaitzekin gustura geratu da: "Sitxin egindakoa hobetu dut".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!