Amalur jardunaldiak: Zirkuluaren indarra, munduko herriak eta pertsonak jomugan

Irune Alfonso 2018ko ots. 23a, 15:39

Amalur jardunaldietan ikusiko diren paisaietako bat.

Antipodak, Shanghai, India, Yemengo Sokotra irla, Oman, eta Groenlandia ardatz izango dira Amalur jardunaldien 12. edizioan, Tolosan.

2018ko Amalur jardunaldien gai nagusia munduko herriak eta pertsonak izango dira, eta Zirkuluaren indarra izenez aurkeztu dute ekimena. Izendapenaren harira antolatzaileek esan dutenez ez dira lerro zuzenen aldekoak, "kurbak gustatzen zaizkigu, tipiak sortzen dituztenak, eta suaren inguruan komunitate bat biltzen dutenak." Abiapuntua Tolosa izanik, geografia ezezagunetara murgiltzeko asmoa dute, "gure sua Amalur da, eta Tolosa tipia", adieraziz.

Hitzaldi eta ekitaldi desberdinak egingo dira martxotik hasi eta maiatzara bitarte. Zazpi hizlarik hartuko dute parte beraien esperientzia kontatuz. Jarraian aurtengo programazioa:  

Pacífico, un viaje a los cofines del hombre, Daniel Landaren eskutik. Martxoaren 2an, ostirala, 19:30ean, Topic-en. 

"Orain dela urte batzuk erabaki genuen bidetik ateratzea. Abentura honek Pazifikoko komunitate indigena liluragarrienetara urbiltzeko aukera eman digu" hitzekin aurkeztu du bere bidaia Daniel Landak.  

 

Sola en Omán, donde nadie conoce a Sinbad...ni al sultán, Monica Hernandezen eskutik. Martxoaren 16an, ostirala, 19:30ean, Topic-en. 

Bertan ez da emakume txuririk, bidaiaririk, ezta turismo independenterik ere ikusten. Ez da herrialde merkea, ez dago modan, eta ezin zara erraztasunez mugitu leku batetik bestera. 

48 horas en Shangai con, Zigor Aldamaren eskutik. Martxoaren 22an, osteguna, 19:30ean, Topic-en. 

Perla edo prostituta. Muturretako alderdien herrialdea da, europar kolonialismoaren alaba, eta txinatar komunismoaren ama. 

Bidaia burubideetan barrena, Maialen Lujanbioren eskutik. Apirilaren 18an, asteazkena, 19:30ean, Topic-en. 

Pentsatu ere ondoen oinez egiten duenez, bidaiaren mugimendua eta lekualdatzea beti gertatzen zaio hausnarketarako leku eta une emankorra. Lujanbiok, besteak beste, Australia edo Kanada zeharkatu ditu bakarrik bidaiatuz.

Fifty rupees only, Nagore Eceiza eta Igor Arabaolazaren eskutik. Apirilaren 20an, ostirala, 19:30ean, Topic-en.

Indiako gazteen errealitatea, amodiozko filmetan erakusten duten istorioetatik oso urrun dago. 

Socotra. La isla de los genios, Jordi Estevanen eskutik. Apirilaren 27an, ostirala, 19:30ean, Casino elkartean. 

Sokotra irla isolatuta egon da mendeetan zehar. Urteetan misterioarekin lotu dute irla. 

Groenlandia. La isla del hielo, Paco Nadalen eskutik. Maiatzaren 2an, asteazkena, 19:30ean, Casino elkartean.

"Murtzian jaio nintzen, eta gazteetatik argi nuen: niri gustatzen zitzaidana etengabeko mugimendua zen", dio Paco Nadal berak. Komunikabideetan ohikoa da Nadal bidaiei buruz hizketan.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!