Hainbat txakurkume azaldu dira Tolosan, poltsa batean abandonatuta

Ataria 2018ko otsailaren 22a

Atzo gauean herritar batek abisua eman zion Udaltzaingoari; gehienak hilda zeuden bertaratu zirenerako.

Atzo gauean, txakurkume batzuk azaldu ziren poltsa baten barruan, abandonatuta, San Esteban auzoan, Ferialekuaren alboan dagoen aparkalekuan.

Herritar batek eman zion abisua Udaltzaingoari, eta TOLOSALDEKO ATARIAri baieztatu diotenez, "7 edo 8 ziren. Gehienak hilda zeuden iritsi ginenerako. Bizirik zeudenak albaitariarengana eraman genituen, baina bakarrak lortu zuen bizirautea". Hurrengo egunean animaliak babesteko elkartera eraman zuten bizirik gelditu zen txakurra.

Herritar askok sare sozialetan jarrera hori gogor salatu du, horrelako jokaerak "bidezkoak ez direla" aldarrikatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!