Tolosan ere prest martxoaren 8ko grebarako

Tolosaldeko Ataria 2018ko otsailaren 23a

'Emakumeok planto!' deialdia prestatzen ari da emakume talde bat, martxoaren 8ko greba feministarako.

Antolatzaileetako batzuekin bildu da TOLOSALDEKO ATARIA. Horrez gain, Tolosaldea Bus enpresako langileen aldarrikapen eta grebak, eta Altzoan elkarteak antolatutako Contakids ikastaroa ere hizpide izan dira, gaur, Tolosako Hamaiketakoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!