M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2018

Martxoaren 8ko greba antolatzeko bilera irekia, asteartean

Tolosaldeko Ataria 2018ko otsailaren 22a

Eskualdeko emakume guztiak deitu dituzte hitzordura, Emakumeok planto deialdia gorpuzteko.

Nazioarteko greba deialdiak hartuko du datorren martxoaren 8a, eta Tolosaldean ere ari dira hitzordua prestatzen. Zenbait bilera eta eskulan egin dituzte, baina azken bilera deitu dute datorren otsailaren 27rako.

18:30ean pinak egiteko tailerra izango da, Tolosako kultur etxeko zeramika gelan, eta 19:30ean bilerara deitu dituzte Tolosaldeko emakume guztiak, Topagunean, hilaren 8ko prestaketak guztiz biribiltzeko.

Emakumeok Planto leloa jarraituz, herrialde bakoitzeko hiriburuetako deialdiez gain, tokian tokiko jarraipena izango du mundu mailako grebak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!