Imanol Rojo, esprinteko finaletik at

Ataria 2018ko otsailaren 21a

Argazkia: Twitter (@irojo1990)

Eskiatzaile tolosarrak eta Marti Vigok osatutako bikotea hamargarren sailkatu da euren finalerdian, eta 19. izan dira sailkapen nagusian.

Imanol Rojo eta Marti Vigo taldekako esprint probako finaletik kanpo geratu dira Neguko Olinpiar Jokoetan. 16:59,38ko denbora egin dute, eta 10. postuan sailkatu dira euren finalerdian. Beste finalerdia kontuan hartuz gero, ordea, parte hartu duten 28 bikoteen artean 19. izan dira, finaleko postuetatik urrun.

Hamar bikote sailkatu dira finalerako. Txekiar Errepublikako taldea izan da txartela lortu duen azken taldea, 16:08,78ko markarekin.

Sare sozialetan jakitera eman duenez, eta finalera sailkatzea lortu ez duten arren, Rojo "gustura" geratu da lortutako emaitzarekin eta, batik bat, egindako lanarekin. "Hurrengo proba presatzea baino ez zait geratzen", aitortu du.

Gaurkoa Pyeongchangen jokatu duen hirugarren proba izan da Rojorentzat, eta beste bat gelditzen zaio: estilo klasikoko 50 kilometrokoa. Iraupen eskiko probarik gogorrena da, eta larunbatean jokatuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!