'Handia' eta 'Errementari' filmak, Tolosako zine ziklo berrian

Tolosaldeko Ataria 2018ko ots. 21a, 10:13

Datorren larunbatean, otsailak 24, jarriko dira salgai martxoaren 26ra bitarteko zine ziklo berriaren bonuak Leidorreko leihatilan, 11:00etatik 13:00etara.

Eskainiko diren filmen artean, 'Handia' izango da berriro ere. Urrian sei aldiz aretoa bete zuen, eta 10 Goya sari eskuratu ondoren, beste bi pase izango ditu Leidorren. Otsailaren 27an, asteartean, 19:15ean eta 21:45ean izango dira proiekzioak. Beste estreinaldi bat ere barneratu du ziklo honek: 'Errementari'. Martxoak 3, 4 eta 5ean izango da.

Bestalde, Brdintasun sailaren eskutik, martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, 'Zinegoak' film laburren emanaldia antolatu da martxoaren 6rako, asteartea, arratsaldeko 20:00etan.

Martxoaren 12tik 14ra, berriz, Mendi Film Festival jaialdia ospatuko da, eta abentura film onenak ikusteko aukera izango da bertan.

Jarraian trailer guztiak:

  • Otsailak 24, 26: 120 pulsaciones por minuto.
  • Otsailak 24, 25: El gran showman.
  • Otsailak 25: Sola en casa. (Haur zinea)
  • Otsailak 27: Handia.
  • Martxoak 1: The square.
  • Martxoak 3, 4, 5: Errementari.
  • Martxoak 4: Harpetarra. (Haur zinea)
  • Martxoak 6: Zinegoak film laburrak.
  • Martxoak 8: Demasiado cerca.
  • Martxoak 10, 11: Los archivos del pentagono.
  • Martxoak 11: Una familia feliz. (Haur zinea)
  • Martxoak 12, 13, 14: Mendi Film Festival.
  • Martxoak 15: Veronica.
  • Martxoak 17, 18, 19: La forma del agua.
  • Martxoak 18: Maya erlea, ezti-jokoak. (Haur zinea)
  • Martxoak 22: Suburbicon.
  • Martxoak 24, 25, 26: The Florida project.
  • Martxoak 24, 25: Cést la vie.
  • Martxoak 25: El hijo de Bigfoot. (Haur zinea)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!