Zortzi hilabeteko zigorra, Tolosako parkean haurrei genitalak erakusteagatik

Ataria 2018ko otsailaren 19a

Donostiako Auzitegiak zortzi hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio 2015. urtean Tolosako Amaiur Parkean 2 eta 8 urte arteko haurren aurrean genitalak erakutsi zituen gizonezko bati.

2015. urteko irailaren 2koa da gertakaria. Akusatua banbu landare batzuen atzean zegoen gordeta. Epaiaren arabera, "lizunkeriaz" jardun zuen akusatuak: "galtzak jaitsi eta genitalak ukitzeari ekin zion, erekzioa izatera iritsi arte". Gizonezkoaren presentziaz jabetutakoan, Udaltzaingoak bertan atxilotu zuen.

Akusatuak ezeztatu egin zuen gertakaria, baina epaiketan udaltzainek beren bertsioa berretsi zuten.

Zortzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio orain epaileak, eta horrez gain, akusatuak ezingo du haur parkea baino 200 metroko distantziara gerturatu hurrengo bi urte eta erdian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!