Oiana Ortiz, hirugarren Zumaiako Herri Krosean

Tolosaldeko Ataria 2018ko ots. 19a, 14:44
Argazkia: Baleike

Helene Alberdi zumaiarrak irabazi du proba, eta tolosarrak bi minutu gehiago behar izan ditu lasterketako 10,2 kilometroak osatzeko.

Zumaiako XXXIV. Herri Lasterketako proba nagusia irabazten duen lehen emakume zumaiarra izan da Helene Alberdi. 38 minutu behar izan ditu helmugara iristeko. Maria Zorroza gernikarrak (38:33) eta Oiana Ortiz tolosarrak (39:59) osatu dute podiuma. Ioana Arbillaga tolosarra, berriz, seigarren izan da, 45:10eko denborarekin, eta Nagore Toledo bederatzigarren (46:37).

Gizonezkoen lasterketa, berriz, Aitor Mimenzak (32:03) irabazi du, Xabat Manzisidor azpeitiarraren (32:31) eta Raul Gomez lasartearraren (33:41) aurretik.

Eskualdeko korrikalari gehiago izan dira proban:

  • Mikel Senperena abaltzisketarra 15. (35:48)
  • Aitor Tejeria billabonatarra 18.
  • Xabier Agirrezabala zizurkildarra 25. (36:44)
  • Unai Mujika altzotarra 38. (37:58)
  • Iñigo Garcia billabonatarra 76. (39:25)
  • Jabier Malkorra berastegiarra 92. (40:03)
  • Iker Ariznabarreta tolosarra 136. (42:41)
  • Expedito Gomez ibartarra 153. (43:55)
  • Auxkin Galarraga bidaniarra 161. (44:20)
  • Jon Izagirre tolosarra 167. (44:33)
  • Luis Miguel Galindo billabonatarra 176. (45:00)
  • Garikoitz Garcia anoetarra 207. (46:33)
  • Gorka Landaburu tolosarra 210. (46:37)
  • Arantxa Atxukarro berastegiarra 213. (46:48)
  • Iosune Alberdi berrobiarra 215. (46:54)
  • Eneritz Iraola bidaniarra 242. (48:18)
  • Iban Aznar ibartarra 263. (49:57)
  • Marian Barandiaran ibartarra 265. (49:57)
  • Patxi Tamayo tolosarra 266. (49:57)

Argazki guztiak Baleike.eus-en

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!