Berrikuntzekin datoz Aktibatu 2018 jardunaldiak

Tolosaldeko Ataria 2018ko ots. 19a, 12:14

Bizibiziki enpresak 6. edizioa osatu du Tolosan. Izen-ematea, zabalik dago jada, eta www.aktibatu.com webgunearen bitartez egin beharko da.

Aktibatu jardunaldiak turismo sektore profesionaleko ikerlariak biltzen dituen ekimena eta eztabaidarako guneak dira, eta aurrez izandako "esperientzia positiboetatik, esperientzia berritzaileak" bildu ditu aurtengo egitarauan. Martxoak 8 hizpide, hizlari guztiak emakumeak izango dira, horrela, turismo eta iraunkortasunaren alorrean "emakumearen lekua nabarmentzeko" pausoa emango dute.

Gainera, ekimen berri bat ere jarriko dute martxan, proiektuak aurkezteko deialdi irekia izenekoa. Turismo iraunkorra gaiarekin erlazionatutako proiektu eta ideiak aurkezteko ekimen hau, Aktibatu jardunaldiak, lantegi bihurtzeko asmoarekin sortu dute. Proiektuak bidaltzeko epea otsailaren 23an bukatuko da, eta egunean bertan, martxoaren 7an aurkezpen dinamizatu bat burutuko dute aukeratutako proiektuarekin. Aipatzekoa da, landutako proiektua borobiltzeko, Bizibiziki enpresak aholkularitza eta laguntza eskainiko duela jardunaldien ondoren.

Aktibatu jardunaldiek erronka nagusi bat izan dute hasieratik, turismo sektoreko etengabeko formakuntza eta horretarako aste honetan Ondarearen interpretazioa eta gidaritza ikastaroa antolatu dute. Gaurtik hasita, kultur ondarearen interpretaziorako prestakuntza plana eta gidarien zertifikazioa eskainiko dute, otsailaren 19tik 23ra bitarte; izen-ematea itxia dago jada. 16 profesionalek parte hartuko dute bertan. Ekimena Interpret Europe erakundeak aitortutako ikastaro ofiziala da eta HAZI fundazioak babesten du.

Bestalde, urtero egiten diren ekimen aipagarrien guneak ere egongo dira, Mikroguneak eta Networking deiturikoak.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!