Erakusleihoa txikitu diote Tolosako komertzio bati, inauterietako babesak kendu eta gero

Tolosaldeko Ataria 2018ko otsailaren 19a

Kale Nagusian izan da gertakaria.

Tolosako komertzio batek erakusleihoa puskatu diotela salatu du, gaur goizean, sare sozialetan. Antza, inauterietarako ezarritako babesgarriak kendu eta segituan egin diote txikizioa. Dendako arduradunak azaldu duenez, igande goizerako puskatuta zegoen kristala, beraz, larunbat gaueko gertakaria dela uste du. Momentuz, beren inguruan erasotutako denda bakarra izan da.

Joan den inauterietan, bospasei komertziotako erakusleihoetan txikizioak eragin zituzten Tolosan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!