Amezketako Zazpi Iturrirentzat garaipena

Irati Saizar Artola 2018ko otsailaren 18a

Hiru partidetatik bi irabazi dituzte Amezketako Zazpi Iturri elkarteko pilotariek, eta Euskal Herriko Pilota Elkarteen Arteko Nazio Mailako IV. Pilota Txapelketa irabazi dute.  

Azken partidara arte ezin izan da jakin norentzat izango zen garaipena. Lehenengo partiduan Zubiriak Ongairen aurka jokatu du, eta Irurtzun elkartekoa nagusitu da 7-18. Bigarrenean, aldiz, Egigurenek mendean hartu du Olano eta 18-11 amaitu da partidua. Azken norgehiagokan zegoen gakoa, eta ez dute hutsik egin Labaka eta Aizpurukn Irurtzun elkarteko Olazabal eta Berberaren aurka; 22-12 gailendu dira.    

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!