Inauterien agurra Piñata igandearekin

Irati Saizar Artola 2018ko otsailaren 18a

Piñata igandearekin amaitu dira aurtengo inauteriak. Sei egunetan zehar zezenetan gozatu ez zuenak gaur izan du aukera. 

Inauteriak amaitu zirela eta penatan ziren haiek aukera izan dute txaranga berriro entzuteko kaleetan zehar. Goizean Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolako banda atera da kalera giroa berotzera. Bien bitartean, Poca-Tripa txaranga Iurreamendi Egoitzara joan da. Arratsaldean, berriz, zezen plazan xexen festaz gozatu dute gaztetxoenek, Kalean txarangak alaituta. Datorren urtera arte agur esan diete Tolosako inauteriei. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!