Bertan behera Dani Mateok, gaur, Leidorren, eskaini behar zuen emanaldia

Ataria 2018ko otsailaren 16a

Bertan behera geratu da, gaur, Dani Mateok, Leidorren eskaini behar zuen emanaldia. Desencadenado bakarrizketa taularatu behar zuen umoristak, baina osasun arazoa medio, ezin izango du ikuskizuna eskaini.

Tolosako Udalak jakinarazi bezala, "data berri bat bilatzen saiatuko da artistarekin elkarlanean". Sarrera erosi dutenei dirua itzuliko zaie, erosteko erabili duten bide berdinetik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!