Babarrunak eta txuleta hizpide izango dira, Iruñean, nazioarteko turismo gastronomiko mintegian

Tolosaldeko Ataria 2018ko otsailaren 15a

The business of gastronomy tourism izenburupean, Baluarte jauregian otsailaren 22an ariko dira Tolosaldea Tour eta Tolosako Udaleko arduradunak.

Mundu osoko adituek bat egingo dute, datorren astean, Iruñean, nazioarteko gastronomia jardunaldietan. Egungo egoera zehaztu eta aurrera begirako asmoak zehaztuko dituzte, eta esprientzia tolosarraz ariko dira Olatz Illarregi Tolosaldea Garatzeneko turismo saileko arduraduna eta Gorka Goikoetxea Tolosako Udaleko azoka teknikaria.

Turismoa gastronomiaren kalitatea hobetzeko, edo gastronomia turismoaren kalitatea hobetzeko kasu errealen artean, Tolosakoa izango da arrakastatsutzat aurkeztuko dutenetako bat, Eskoziako, Peruko, Donostiako, Madrilgo (Espainia) nahiz Leongo (Espainia) zenbait esperientziarekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!