Talde lana, ezinbestean

Naiara Roldan de Aranguiz 2018ko otsailaren 14a

Tabernetako giroari tenperatura hartzen, Ostegun Gizenean. IBAI LUQUE

Sei eromen egunek sortutakoa Atarikideei etxeraino eramateko atzeko lanaren prestaketa Gabonen aurretik hasi zen. Txupinazoa lehertu zenetik egunez egun kalean gertatzen zena kontatu du 'Ataria'-k.

Festa kalean eta festa erredakzioan. Horrelaxe izaten da kazetarion lana. Gertatzen ari den horren berri eman behar izaten dute informatzaileek. Eta festaz informatu behar bada, festa horretan murgiltzea bezalakorik ez dago. 

Mozorro festak agintzen du Tolosan egunotan eta kazetariek ileordeak janzten badituzte ere, ezin lanbidea ahaztu. Gertatzen ari dena paperera, webgunera edota irrati uhinetara eramatea dute helburu. Baina festa-lana binomio horretan hirugarren hanka bat ere sartu beharra ezinbestean, atsedena.

Atseden gutxi izango du TOLOSALDEKO ATARIA-k. Izan ere, atsedenik gabe, Hauster egunik gabe, informatzen jarraituko dugu, kalean gertatzen dena zuen etxeetaraino eramaten. Talde lanean, ezinbestean. Egiten duzuna garelako. Egiten duzulako garelako.

Airean egoteko, lurreko proba faltarik ez. IMANOL GARCIA LANDA

Ehizan ibiltzen dena, begiztatua ere izaten dela! ENERITZ MAIZ

Festaz kutsatzeko beldur? JON MIRANDA 

Edo boxeolarien beldur? JON MIRANDA 

Kable guztien atzeko ahotsa. JON MIRANDA 

Erreportari lanetarako mozorroa ezinbestekoa. IMANOL GARCIA LANDA 

Hizketa biziko erreportaria, balkoitik balkoira. ATARIA

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!