Beotibarren ere mozorro festa

Tolosaldeko Ataria 2018ko ots. 13a, 19:12

Eskualdeko lau pilotarik jokatu dute inauterietan Tolosako pilotalekuan, Astelenitan eta Asteartitan. Laurek garaipenak lortu dituzte.

Lehen Mailako Binakako Txapelketan aurrera egingo duten lau bikoteen izenak erabakita geratu dira. Ligaxka amaitzeko bi jardunaldi falta diren arren, Elezkano II-Rezusta; Altuna III-Martija; Olaizola II-Imaz eta Ezkurdia-Zabaleta dira finalerdietako ligaxkara sailkatu direnak.


Jokin Altunak gaur jokatu du 12. jardunaldiko partida, Martija lagun duela. Tolosako Beotibarren izan da lehia, Bengoetxea VI-Larunberen aurka, eta 22-17 bukatu da.


Partida hasieran Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Larunbek agindu dute, 7-2 jarriz. Altuna III.ak, ordea, jokoan zegoela erakutsi du tarte horretan, jokaldi ederrak eginaz. Erreakzioa hortik etorri da, eta zortzinako berdinketa ondoren, partida 16-10 jarri dute. Baina gorriak txapelketatik kanpo egon arren, ez dute etsi, eta 16nako berdinketa lortu dute. Larunberen hutsa etorri da 17.goan, eta berriro aurretik jarri direla probestuz, Altuna III-Martija 22ra joan dira.  


Beotibar inauterietan
Inauterietan bi pilota jaialdi jokatu dira Beotibarren: Astelenitan eta Asteartitan. Bietan harmailak lepo bete dira, eta mozorro festak pilotalekuaren barruan jarraipena izan du. Eskualdeko pilotariak protagonista izan dira, Tolosak, Peña II.ak, Erasunek eta Altuna III.ak garaipenak lortu baitituzte.

Binakako esku pilota txapelketak

Lehen Maila, 12. jardunaldia

Bengoetxea VI-Larunbe    17   
Altuna III-Martija    22

Sailkapena
1. Elezkano II-Rezusta    10-2
2. Altuna III-Martija    8-4
3. Olaizola II-Imaz    7-5
4. Ezkurdia-Zabaleta    7-5
5. Urrutikoetxea-Untoria    5-7
6. Laso-Albisu    4-8
7. Irribarria-Merino II    4-8
8. Bengoetxea VI-Larunbe    3-9

Hurrengo jardunaldia otsailaren 17an, larunbatean, jokatuko dute Iruñeko Labrit pilotalekuan
Olaizola II-Imaz
Altuna III-Martija

Promozio Txapelketa
6. jardunaldia
Ugalde-Erostarbe    16
Elordi-Tolosa    22

Gorka-Salaverri    16  
Peña II-Erasun    22

Sailkapena
1. Agirre-Iturriaga    5-1
2.  P. Etxeberria-Jaunarena    4-2
3. Ugalde-Erostarbe    4-2
4. Dario-Irusta    4-2
5. Peña II-Erasun    4-2
6. Errandonea-Tolosa     2-4
6. Bakaikoa-Etchegoin    1-5
8. Gorka-Salaverri    0-6

Hurrengo jardunaldia
Errandonea-Tolosa
Peña II-Erasun

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!