«Inauteriak oso ondo doaz. Eguraldiak gaur [Asteartita] eutsi egin dio, igandean ez asko, baina orokorrean ondo. Jende asko dago, jendea animatu egin da. Gure lehenengo urtea da karroza honekin eta oso gustura. Normalean ateratzen gara ostegunean eta ostiralean, larunbatean atsedena hartu, eta gero igandean, astelehena eta asteartea, parranda. Astelehenean bakoitzak ikusten du nolako parranda egiten duen, gero asteartean karroza ateratzen dugu eta. Batzuk eusten diogu, eta astelehenean ez ginen atera. Halere, saiatzen gara egun guztietan dena ematen. Urtero euria egiten duenez, azkenean prestatu egiten zara eta guk karrozaz aparte ateratzen dugu karpa bat, eta bertan nahiko jende sartzen da».
AGURTZANE UZIN (Tolosa)
«Prestaketekin gozatzen dut; niretzako hori da politena»
«Nahiko ondo doaz inauteriak, pixka bat bustita baino ondo. Astelehenean haurrena bertan behera geratu zen, baina gero azkenean sekulako giroa atera zuen eta gozatu ahal izan genuen. Ostegun Gizenetik hasi ginen inauterietan eta egun guztiak aprobetxatzen ditugu. Eguraldi txarrari aurpegi ona jartzen diogu, botak eta barrutik arropak jantzi, aterkia hartu eta aurrera. Niretzako momentu onena izaten da aurrekoa, prestatzea-eta, nik horretaz gozatzen dut. Gero egunean ere bai, baina gehiago da etxeko trastu zaharrak atera eta ea zer jantziko dugun. Niretzako hori da politena».
ANE JIMENEZ (Lasarte)
«Une kuttunenak karrozarekin pasatzen ditudanak dira»
«Ondo doaz inauteriak. Hiru egunetan etorri gara Tolosara, igandetik asteartera, eta oso pozik pasatzen ari gara. Tartean nire urtebetetzeak izan dira eta gustura ari gara pasatzen. Eguraldiari dagokionez, egia esan mozorro honekin ez gara bustitzen, ez dugu arazorik izan. Une kuttunenak karrozarekin pasatzen ditudanak dira eta igandea gustatzen zait gehien».
LEIRE ALARGUNSORO (Tolosa)
«Egia esan, eguraldi txarra ez dugu asko nabaritu»
«Oso ondo, oso gustura ibili gara. Ni ostiralean etorri nintzen eta ostiral gauean eta larunbatean kosakotan atera ginen eta gero karrozan igande eta asteartean, beraz, oso ondo. Eguraldi txarra ez dugu asko nabaritu. Jarri dugu aterpe moduko bat eta egia esan nahiko gustura horrekin, eta ez dugu nabaritu. Une kuttun bat astelehenean izan zen, akordeoikoekin atera ginen eta oso gustura ibili ginen».
LAIDA LOINAZ ETA EIDER BERASA (Tolosa)
«Egunero aldatu dugu jantzia eta pixka bat ikuskizuna ere bai»
«Oso gustura ari gara pasatzen inauteriak. Egunero aldatu dugu jantzia eta pixka bat ikuskizuna ere bai. Ostegunean ospatu genuen , gero ostiralean lana tokatu zen, larunbatean lasaiago hartu genuen, eta igandean indarberrituta bueltatu ginen. Eguraldi aurre egiteko kapa jarri eta aurrera, ez dago aukerarik etxean gelditzeko. Gora ez dugu hainbeste begiratu, inguruko jaiari begiratu diogu. Otsaila da, berez, ze espero behar dugu ba eguraldiaren aldetik? Pattar zezenean izan gara gaur [Asteartita] biok eta dantza pixka bat egin dugu eta oso ondo pasa dugu. Aurreneko aldia zen eta primeran pasatu dugu».
IKER USON (Tolosa)
«Beti bezala, animoarekin egiten diogu eguraldiari aurre»
«Oso ondo doaz inauteriak. Oraindik zorionez gelditzen zaigu gaurko [Asteartita] eguna, ateri dago, eta aprobetxatuko dugu. Dezente gozatzen digutu batez ere igandea eta asteartea. Lagunok beti emanalditxo bat egiten dugulako, eta guretzako egun handiena dira horiek. Igandea, batez ere, lehen eguna delako, egiten dugun show edo txorakeri hori besteekin elkarbanatzeko. Eguraldiari beti bezala animoarekin egiten diogu aurre. Tolosan eta neguan ezin da gauza berririk eskatu. Egia da da eguraldi txarra egiten duela, aurten ere bai, baina horrekin aurre egin behar da. Tolosak kasta ere badauka hori gainditzeko. Nire egunik kuttunena Ostegun Gizena da, nahiz eta mozorroturik ez zegoen, egun oso polita da, egun osoa izaten delako: urte guztia itxaroten txupinazoa entzuteko familiarekin eta gero lagunekin elkarbanatzeko».
LOREA BERASATEGI ETA LIERNI ZABALA (Tolosa)
«Inauterietako egun guztiak aprobetxatzen ditugu»
«Oso ondo doaz inauteriak. Igandean atera ginen karrozarekin eta eguraldiak ez zigun asko lagundu baino oso ondo pasa genuen. Egun guztiak aprobetxatzen ditugu. Ostegun Gizenean hasten gara eta gehiago edo gutxiago egun guztiak aprobetxatzen ditugu. Gure kuadrillan jai hartzen ditugu egun hauek. Eguraldi txarrari ahal dan bezala egiten diogu aurre. Kapa jarri, tipula bezala, jertse bat bestean gainetik eta horrela. Euria egiten duenean karpa bat jartzen dugu eta behintzat ez gara bustitzen. Ostegun Gizenak bere xarma du, txupinazoaren ondorengo txarangen kanta horiek. Igandean ere karrozarekin lehenengo dantza egiten dugun une hori polita izaten da. Eta egun osoena igandea izaten da».
AITOR ELDUAIEN (Tolosa)
«Kuttun-kuttuna, Ostegun Gizeneko gaua izaten da niretzat»
«Ondo doaz inauteriak, baina dagoeneko joan dira. Badabil hor whatsapp-ean bideo bat badatozela inauteriak eta gaur [Asteartita] bukatuko dira. Egun guztiak ospatzen ditugu eta polita da azken urteotan, batez ere txikiak ditugunetik, zaharrenak zazpi urte, haien erritmoan ibiltzen garela, eta beraiei ere saltsa hori barruan sartzen saiatzen gara, hori bizituz. Azkenean, egun guztietan festan. Eguraldiari aurre egiten diogu etxe barrura sartuz, babarrunak prestatu, bazkaloste eder bat egin, eta aurretik eta ondoren festan. Ostegun Gizena da ezbairik gabe egun kuttunena, hasi txupinazotik eta batik bat gaua duen xarma hori ikaragarri gustatzen zait. Hortik aurrera egun guztiak bereziak. Egia da igandean izaten duela lehen mozorroarekin txispa berezi bat baina kuttuna-kuttuna Ostegun gizeneko gaua».
MAITE CRESPILLO (Tolosa)
«Eguraldiak ez du lortuko inauteriak bertan behera geratzea»
«Ondo doaz inauteriak. Oso koloretsua izaten ari da eta oso ondo pasatzen ari gara. Eta oso pozik hilabete hauetan egindako lanaren fruitua orain ateratzen ari delako. Gu egunero ateratzen gara. Egun batzuk, noski, indartsuagoak dira besteak baino, baina kaldereroetatik hasita, zingaroen konpartsan ateratzen garela gaur [Asteartita] arte, egunero parte hartzen saiatzen gara. Tolosaren sustraia azkenean da eguraldiari ere aurre egitea. Azkenean plastiko batzuk jarri, saiatu barrutik goxo-goxo egoten, eta kalera atera. Tolosan ez da sekula bertan behera gelditu inauteriak eta eguraldiak ere ez du hori lortuko. Niretzako betidanik, txikitatik, une kuttunena Diana izaten da. Gorriti plazatik igandean goizeko 08:00etan abiatzen dira gure ustez inauteriak. Bestalde, txikitatik eta gustura egiten duguna txarangekin zezen plazara igoera».
ASIER CONTRERAS ETA AINHOA AGUADO (Tolosa)
«Txarangekin oso gustura aritzen gara, beraiek dira Tolosako arima»
«Primeran doaz inauteriak, egia esan. Nahiz eta euri asko egin, dena ematen ari gara tolosarrak, inauteriak barrutik bizitzen dira eta. Lan dezente egiten dugu, beraz, biok jai hartzen ditugu astelehena eta asteartea, elkarrekin inauterietan egoteko. Txarangekin oso gustura aritzen gara, beraiek dira Tolosako arima dutena. Zezenetan ateratzea izaten da une kuttunetakoa. Asko gustatzen zitzaidan, eta ikustera joatea ere, baina azken urteotan aldatu egin da kontua, sarrerak lortzeko ilarak, eta txarangekin sartzeko ere gaizki, eta hori ez zait hainbeste gustatzen».