Zezen festara gerturatu dira gazte eta helduak. Aisialdi taldeek elkarrekin erabaki dute goizean kalera ez ateratzea eguraldi txarragatik baina arratsalderako atertu eta giroak onera egin duenez, zezen plazan izan dira salto eta festa.
Ero-Etxe txarangakoek ohitura duten bezala konfeti festa egin dute, azpian zeudenak erabat harrapatuta.
