Astelenita betea

Ataria 2018ko otsailaren 12a

Aisialdi talde gehienek koreografiak atzeratzea erabaki dute, baina herritarrek ez dute hutsik egin, eta kaleak bete dituzte gaur ere. Tolosarako jaiotza duin bat eskatu duten manifestariak, Indiatik etorritako dantzariak, apaizak, taxi zain orduak eman dituzten herritarrak... irudimenak borborka egin du gaur ere.

Goizean bi aisialdi talde bakarrik atera dira; Ttenttek eta Kirikiño. Gainontzekoak kalejira atzeratzea erabaki dute, eta zezen festa eta gero aterako dira, printzipioz. Astelenitan ohikoak diren aisialdi taldeen koreografiak ezin izan dira ikusi beraz, baina bai herritarren antzerki eta dantzak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!