Joseja Garcia omendu du Tarragonaren Akordeoi Taldeak

Ataria 2018ko otsailaren 12a

Goizean Tolosako Akordeoi Taldeak, Koldo Tarragonak zuzenduta, omenaldia egin dio duela hilabete batzuk, ekainean, zendutako Joseja Garcia Artetxe musikariari.

Astelenita goizez atera ohi dira akordeoiak Tolosako kaleetan barrena, 30 bat akordeoi jotzaile guztira. Joseja Garcia urtero talde horretako partaide izaten zen, kantuan laguntzen. Eta gaurkoan faltan den laguna omendu nahi izan dute.

Musikariek lore sorta eta oroimen plaka eman diote bere sendiari eta baita kanta bat eskaini ere.

Joseja Garcia akordeoi taldean aritzeaz gain, Poca Tripa txarangan ere musikari gisa ibiltzen zen, Tolosako Orfeoian, parrokiako abesbatzan, eta baita txaranga ezberdinetan ere, Oria kasu. Musika non, Joseja Garcia han.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!