Ez da erraza izan aterpea aurkitzea Plaza Berrian. Ahal zen moduan babestu dira zezentxoen festa ikusi nahi zutenek, eta gazte bat baino gehiagok aterkia hartuta egin dute korri zezentxoen aurrean. Zinbuluka ta zanbuluka, ohi bezala, igaro da lehen sokamuturra eta bihar ere izango du bere tartea; 11:00etan hasiko da sokamuturra, Plaza Berrian.
