Kabitzen al da irudimen gehiago?

Ataria 2018ko otsailaren 11

Zaldunita egunez karroza eta konpartsek herriko kaleak hartu dituzte eguraldi txarrari aurre eginez. Umorerik ez da falta izan.

Kabitzen al da irudimen gehiago Tolosako kaleetan Zaldunita egunez? Mila mundu, lauzpabot kaleetan sartu da gaur eta espero ez diren irudiak ikusi ditugu bata bestearen ondoan. Herriko hainbat konturi kritika egin dionik izan da eta baita egunerokoari umorez heldu dionik ere.

Belgikako erbestetik itzuli eta Tolosako kaleetan agertu dena Carles Puigdemont izan da, klase guztietako poliziak izan ditu segika eta mozorro hori erabili dutenek, aldarrikapenerako tartea ere baliatu dute. Iritzi politiko guztiak bezala, sinismen ezberdinetako jendeak hartu dituzte herriko bazterrak: izan dira budistak, juduak, kristauak, musulmandarrak... guztiek, hori bai, gorazarre egin diote festari.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!