Mozorrotuta zezenetara

Irati Saizar Artola 2018ko otsailaren 11

Mozorro ezberdinez betetako zezen plaza bat jendez gainezka ez da egunero ikusten; zaldunita egunean gertatzen da besteak beste.   

San Frantzisko kaleko karrozak isilik geratu dira 16:30ak baino zertxobait lehenago; txarangen doinuek eta haien atzetik saltoka zebiltzanek isilarazi dituzte. Zezenetarako bidea aterki azpian bada ere, salto eta umorerik galdu gabe egin dute. Zaldunita eguneko zezenak ere iñauteri gosez zeudela nabaria zen; mozorrotutako jendearen atzetik gogotsu ibili dira.   

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!