Karlos Muñoari egindako omenaldiak eman dio hasiera helduen danborrada berrituari

Ataria 2018ko otsailaren 10a

Helduen danborrada indartu asmoz, aurten lehen aldiz Plaza Zaharretik hasi dute kalejira eta Galtzaundi abestia jo dute estreinekoz. Hori baino lehen, Karlos Muñoa Danbor Nagusia omendu dute.

Azken urteetako gainbehera dela eta, aurten hainbat aldaketa egin dizkiote helduen danborradari. Hasi eta bukatu Plaza Zaharrean egin dute eta danborrada eta gero, Zerkausian elkartu dira afaltzeko.

Omenaldirik ere ez da falta izan. Karlos Muñoa omendu dute, azken 46 urteetan Danbor Nagusi izan dena. 1973. urtetik hartu du parte danborradan; danbor jotzaile izan zen lehenengo, eta 1999. urtetik zuzendari lanak egiten ditu. Azken aldiz zuzendu du aurten danborrada. Udaletxeko balkoian lore sorta jaso du Olatz Peon alkatearen eskutik, eta hunkituta ibili da kalez kale.

Horrez gain, Galtzaundi abestia lehen aldiz jo dute danborradan. Baita abestu ere. Bertaratu diren herritarrak ere aritu dira kantuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!