Danborren burrunba, eguraldi kaskarrari aurre egiteko

Ataria 2018ko otsailaren 10a

Eguraldiak lagundu ez badu ere, haurren danborrada egitea erabaki dute gaur arratsaldean, Aiz Orratz elkarteko kideek.

Euriak emandako tregoa baliatu dute, danbor jotzaileek. Haurren txanda izan da arratsaldeko 17:00etan. Haur danborrada Geltoki kaletik atera zen eta San Frantzisko pasealekua pasa ondoren Trianguloan egin zuten geldialdia.

Urduritasunari aurre eginez, umoretsu bete zuten egitekoa haur eta gaztetxoek. Kale bazterrak jendez bete ziren haurren danborrada ikusteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!