Zaldiko-maldikoa ere blai

Itzea Urkizu Arsuaga 2018ko otsailaren 10a

Zaldiko maldikoa ere blai 1 1518272505530
Zaldiko maldikoa ere blai 2 1518272511315
Zaldiko maldikoa ere blai 3 1518272526743
Zaldiko maldikoa ere blai 4 1518272531634
Zaldiko maldikoa ere blai 5 1518272539259
Zaldiko maldikoa ere blai 6 1518272557585
Zaldiko maldikoa ere blai 7 1518272576431
Zaldiko maldikoa ere blai 8 1518272592817
Zaldiko maldikoa ere blai 9 1518272605832
Zaldiko maldikoa ere blai 10 1518272616775
Zaldiko maldikoa ere blai 11 1518272636572

Geltoki plazak jolas-parke efimeroa hartu du, beste behin, inauterietan, haurrei heldu eta helduagoei haur izatea baimentzeko; Piñata igandera bitarte egongo dira bertan

Erlatiboa da eguraldi txarraren eta onaren arteko aldea; nori egiten dion mesede, eta nori kalte. Inauteriei, egia da, bustiak sortzen dizkiola zenbait hutsune. Barrakei bezala. Geltoki plazan, goiz lasaia izan dute, gaur, feriazaleek.

Lasaia eta bustia. Barraken gunea herriko giroaren errepikapena baino ez delako izan, beste behin. Lasaia eta azken unez jantzia da Zaldunita bezpera, baina, aldi berean, badu zirrikituren bat ospakizunentzat. Horregatik bertaratu dira hainbat guraso, aiton-amona eta haur; trantsizio egunari festa ukitua emateko.

Tradizio bilakatutako absurdoa ere bada Zaldunita bezpera, mozorro egunen bezperetan mozorrotzen direnei esker. Eta, atzo, eguerdiak ikusi zituen lehen Pikachuak, autotxokeetako desertua betez.

Horretarako ere bai baitira barrakak: haurrei helduen mundua ukitzen uzteko, eta helduak haurtzarora bueltatzeko.

Inauteriak Asteartitan amaituko diren arren, Tolosako barrakak Piñata igandera bitarte egongo dira bertan. «Iluntzeetan elkartzen da jende gehien, 20:00en bueltan», azaldu zuen Dragoiko arduradunak. Zalantzarik ez du, Astelenita izaten da egunik gozoena beraientzat. Festaren zain dira beraz; erlatiboa baita festarako grinaren neurria bera ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!