Danborradan, tregoa

Ataria 2018ko otsailaren 10a

Euriak tregoa egin du Ostiral Meheko Emakumeen danborradak iraun duen bitartean. 100 pertsona inguru bildu dira, inauterietako lehen danborkadak jotzeko.

Plastikozko kapak jantzita irten dira kalera Ostiral Meheko danborradako kideak, baina ez dute beharrik izan, danborradak iraun duen bitartean ez baitu euririk egin. "Bestela ere berdin aterako ginen. Argi dago euriari aurre egiteko modurik onena festarekin jarraitzea dela", adierazi zuen danborradako kide batek. Datorrenerako, beraz, prest dira tolosarrak, eguraldiaren beldur izan gabe.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!