Inauteri doinuak nonahi izaten dira Ostegun Gizenean, baita gaueko ordu txikitan ere. Ero Etxe, Ortzadar, Poca Tripa, Aiz Orratz, Alcoyano, Kabila, Txinparta, Txapel Haundi, Urdiña Txiki, Kabi Alai, Bonberenea... asko eta asko izan dira kalera atera zirenak. Izan da 05:00etan oraindik instrumentuak ezin gorde ibili denik ere.


