Txistulariek piztu dute Ostiral Mehea

Ataria 2018ko otsailaren 9a

Inauterietako ostiral goizak baditu bere protagonistak: Ozenki txistulari taldekoak. Aurten ere hainbat txistulari elkartu dira, haizeko beste instrumentu batzuekin zein perkusioarekin lagunduta, Tolosako kaleak alaitzeko.

Tolosako udal musika eskolako eta Loatzo musika eskolako txistulariak, zein txistulari beteranoagoak, batzuk Tolosaldetik kanpokoak ere, elkartu dira beste behin euren doinuak zabaltzeko. Goizeko kalejira bukatu eta gero, helduenek bazkariarekin emango diote jarraipena egunari.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!